
Taldea edozein adineko 12-15 kidek osatzen du. Elkarrizketa eta materialak konpartitzen badira ere, lana erabat pribatua da. Inork ez du taldekidearen lanari buruzko aipamen, iritzi edo baloraziorik egingo. Proposamen zehatzik ere ez dago. Bakoitzak bere bidea egingo du, bere ikasketa, bere jolasa.
Tailerrean sortzen ari denaren lana erraztu asmoz, pertsona bat egongo da laguntzeko prest. Pertsona honen helburua jendea bertan gustora senti araztea da: batek aulki bat behar badu ematea, margotzen ari denean tanta bat erortzen bazaio garbitzea, lana bukatu duenean papera kentzea e.a. Zerbitzu lana da, arreta handiz egina eta inongo epaiketarik gabe. Sorkuntzari zor zaion errespetua ematen zaio.
Bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta juizio eta konparaketarik gabe, sorkuntza jolas bihurtzen da.
Tailerrera ez da kanpoko irudirik sartuko eta bertan egindako lanak ez dira handik aterako.
Inork ez du bestearen lana epaituko.
|