Bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta juizio eta konparaketarik gabe, sorkuntza jolasa bihurtzen da.

Tomás López 2 bis G · 20100 Errenteria (Gipuzkoa) · Móvil 666 984 462
Tallerra Buztina eta Pintura Hezkuntza sortzailea Ordutegia cas


Arno Stern da (Kassel 1924) honen guztiaren aitzindaria . Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, errefuxiatu zentru batean lanean aritu zen umetzurtzak zaintzen. Margo batzuk eskuratu zituen  eta bertako haurrei eskaini zizkien. Haur hauen egoerak hobera egin zuen. Gustoko zuten margotzea.
Arnok inolako nozio artistikorik ez bauzen ere haurren marrazkietan elementu beretsuak errepikatzen zirela ikusi zuen. Elementu hauek unibertsalak ote ziren edota haur horiek bizi zuten egoeraren islada  ziren ikustea izan zen bere ikerketaren funtsa.
Munduan zehar bidaiatu zuen: Peru, Mexico, Mauritania, Níger, Guatemala, Etiopia, Afganistán… Bertan eskolaratu gabeak  ziren pertsonak marrazten jarri eta zera ikusi zuen, mundu guztiko, haurren marrazkietan elementu berdinak errepikatzen zirela. Horri guztiari formulazioa deitzen dio. Irudi hauek naturalak dira eta barne behar bati erantzuten diote. Ez dira inun ikasiak, eta bere ustez memoria organikoa da hauen iturri.
Arnok Parisen tailer bat zabaldu zuen 1946. urtean: Le Closlieu. Oraindik bertan da zerbitzu lana egiten. Bere lana urte guzti hauetan espresio prozesua zaintzea izan da. Kondizio egokienak bilatu ditu, espresioa, gizakiaren behar naturala, ahalik eta askeen eman dadin inork bideratu gabe.
Arnoren hitzetan, “gizaki guztiok dugu sortzeko gaitasuna eta beharra”. Hezkuntza sortzailea izendatu badu ere, behin eta berriro aipatzen du bera ez dela inoren maisua.  “Badakit ondo zein urrun dagoen jolas hau eskolan egiten diren ekintzetatik. Pertsona helduak hemen duen betebeharra ezinbestekoa da, baina ez maisu bezala, zerbitzari bezala baizik. Ideia hau irakaskuntzaren kontrakoa da, maisuaren kontrakoa, honen lana bere ezagutza ikasleei era zuzentzailean helaraztea delako.”

Gaur egun  baditugu Arnoren ikerketa jarraituz lanean ari diren tailerrak Alemanian, Suizan, Italian eta Estatu Espainiarrean. Hemen inguruan, Diraya Bilbon, Solasgune Leioan, Baleude Donostian eta Tallerra Errenterian. Dirayak 30 urte daramatza lanean eta bertan Jose Miguel Castrok Arnok pinturan eginiko ikerketa buztinera eraman du. Vega Martin gorputz mugimendua ikertzen ari da.

www.dirayaexpresion.es