Adin guztietako jendea ahalik eta talde anitzenean elkartzen da espresio-taller honetan. Nork bere izatetik ikertzen, deskubritzen, zeharkatzen, ikasten edota jolasten du, inolako eredurik eta jarraitu beharreko egitaraurik gabe.
Tallerrean ez ditugu ikasketa-prozesuak gidatzen, ezta epaitzen ere. Ez dugu irakasten nola egin, ez dugu proposatzen zer egin. Nork bere aurkikuntzak esperientzia pertsonaletik egitea ahalbidetzen duten baldintzak jartzen ditugu partehartzaileen eskuetan, ikerkuntzaren bidez jolasa mugarik gabe zabaltzeko espazioa eskainiz.