Tallerra

Espresio-tailerra_Taller de expresión

Buztin tailerra

70. hamarkadan Miguel Castrok Arno Stern ezagutu zuen. Hala, ezagutza horrek begiak irekiarazi eta erabat aldatu zuen haren lana. Hezkuntza Sortzailea eta Formulazioan murgildu zen erabat, eta Hezkuntza Sortzailea beste hainbat materietara nola heda zitekeen aztertzeari ekin zion.

Buztinarekin zuen harremanak, material honekin lan egiteko egitura bat garatzera eraman zuen eta baita material horrekin eroso lan egiteko laguntzak zer-nolakoa izan behar zuen definitzera ere. Ba ote zegoen Formulazioarik buztinaren jolasean? Edo, soilik pinturari zegokion kodea ote zen hura? Urtetan lanean aritu ondoren, buztinean ere Formulazioaren presentzia badagoela egiaztatu du.

Buztin tailerra

Tailerreko egitura

Pinturako tailerrean bezala, hemen ere epaiak ez du lekurik eta taldea osatzen duten partaideen aniztasuna da sormenaren akuilu; jakina, beti ere kontutan hartuz bakoitza izango dela bere ikas-prozesuaren gidari eta bere-bereak dituen esperienzietatik abiatuz eraikiko duela bere ibilbide propioa.

Taldeak 12-15 lagunekoak dira. Erdian lanerako mahaia dago, kide ororentzat erabilgarria dena. Bertan, materiala eskuratzeaz gain, taldearekin partekatu ere egiten dugu. Inguruan, bestalde, tornetak dauzkagu. Horiek banakako lanari ekiteko guneak dira.

Espazio honetan jolasa mugarik gabe garatzen da.

Buztin tailerra Buztin tailerra