Tallerra

Espresio-tailerra_Taller de expresión

Pintura tailerra

Arno Stern-ek sortua: “Margoketa Jolasa”

20m2 inguru ditu tailerrak. Erdian margoen paleta dago eta inguruan saio bakoitzean parte hartzen dutenen lanak zintzilikatzeko erabiltzen diren lau paretak. Taldea adin eta ezaugarri desberdineko 12-15 lagunek osatzen dute. Jolasaren garapenerako taldea anitza izatea funtsezkoa da baina era berean, partaide bakoitza bakarra da eta bere-bereak ditu trazua, lan egiteko era eta jakina, nahiak ere bai.

Toki honetan eredurik ez dago, nor bere adierazpen propioaz elikatzen baita; norabide jakinean bideratutako proposamenek ez dute lekurik; irakaskuntzak jai du, ez dago horrelakorik beraz. Alabaina, guzti horrek inola ere ez du esan nahi ikaskuntza-prozesurik ez dagoenik. Izan ere, nor bere jolas propioan murgildurik dabilenean, horretan ari denak ikaskuntza modu sakonean eskuratzen du, erro-errotik, eta gainera une ezin aproposagoan, beti ere bere nahien araberakoa da eta, eraikiz doan bideska.

Jolasa banakakoa da eta tailerreko espazioa berriz kolektiboa. Bakoitza da marrazten ari den paperean gertatzen denaren jaun eta jabe. Paper hori bere espazio pertsonala da eta, ukiezina eta intimoa den zerbait ere baita. Gauza jakina da gainera, lana edota emaitza ez dela ez epaitua, ez ebaluatua izango.

Pintura tailerra

Toki honetan eredurik ez dago, nor bere adierazpen propioaz elikatzen baita; norabide jakinean bideratutako proposamenek ez dute lekurik; irakaskuntzak jai du, ez dago horrelakorik beraz. Alabaina, guzti horrek inola ere ez du esan nahi ikaskuntza-prozesurik ez dagoenik. Izan ere, nor bere jolas propioan murgildurik dabilenean, ikaskuntza modu sakonean eskuratzen du, erro-errotik, eta gainera une ezin aproposagoan, beti ere bere nahien araberakoa da eta, eraikiz doan bideska.

Pintura tailerra Pintura tailerra