Albisteak
2014.07.01
Dena prest Maik egingo duen tailerrerako
Haurrentzako masaia egingo dugu Mairekin. Ostiraletan izango da, 11:00etatik 12.30etara eta 6 familia arituko gera Maik adierazitakoa lantzen. Masaia nola egiten den jakin eta masaiaz gozatzeko gogoa baduzu, hemen Mairen telefonoa: 699143798
Buztin tailerrean kontu kontari ari ginela sortu zen aukera hau eta hara! konturatu orduko martxan dago.
2014.06.08
Irene Sotelo Brun, kontu kontari
Irene pinturako tailerrera etortzen da margotzera eta bertan sortu zen ideia hau. Larunbat honetan, ekainak 21 aratsaldeko 5.30etan, ipuinak kontatuko dizkigu eta gero merendola bat egingo dugu tailerrak iraila bitartean agurtzeko.
Mila esker guztioi!!!
2014.02.04
Miguel Castro Hezkuntza Sortzaileaz arituko da Irunen
Datorren ostegunean, irailak 26, Miguel Castrok hitzaldia emango du Hezkuntza Sortzaileaz Irungo Amaia aretoan (19.00etan), herrian ateak irekiko dituen Espresio Tailerraren aurkezpen ekitaldian. Miguel Castro eta Vega Martin, Bilboko Diraya, Espresio Tailerra eta Hezkuntza Sortzailea, arduradunak dira.